XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarri musuka hasi ziren lehenengoz, aldi berean ezpain artean umeldutako atzamarrak tentuz erabiltzen zituztela laztanak emateko; lepagainean, titipuntetan, ipur-masailetan, berauen arteko zirrikituetan...

Ukialdiari miaztaldiak jarraitu zion, eta tarte horretan mihi heze luzeek atzamarrak ordezkatu zituzten gorputz azalak goitik behera, kanpo eta barru, ferekatze lanean.

Azkenean lau hankatan ipini ziren hirurak eta katuka ibiliz, borroka plantak eginez, purrustaka aritu ziren, haginkadak eta zurrupadak emanez elkarri.

Bien bitartean, hiru ikusleen esku askeek kanpaiari tiraka ziharduten, euren ahoetatik gozamenezko zizpuruak ateratzen ziren bitartean.

Zizpuru horiek, baina, atoan eten ziren hiru katemeek gainera jauzi egin eta atera mingaina! agindu ostean aho gainean jesarri zitzaizkienean, aluen epeltasuna eskainiz haien mihiei.

Hasperenka eta mokor kolpeka jardun zuten aldi batez zaldizkoek eta gero, gorputz osoa bat-batean jiratu ondoren, mutilei esku librea zeukaten heldulekutik kenarazi eta zakil ezin tenteago haiek ahoan sartu zituzten, seientzat gozamen hutsa zen 69 hirukoitza osatuz.

Beste aldi batez aritu ziren horrela, eta gero, neskek bigarrenez jiratu eta eurek bakarrik jardun zuten zurrupaka, mutilei berba egiteko aukera eskainiz:

-Arffs! Arffs! Zeruan nago, zeruan -ahoskatu zuen oz-ta-ozta Zigorrek.

-Orgsft! Orgsft! Zeruan baino hobeto -erantsi zuen, ahal bezala, Enekok.